Amarauna
Hondamendia
"Zaila da Haitiko hegoaldeko kostara laguntza iristea"
Matthew hurakanak ia 900 hildako utzi ditu Haitin, eta, orain Estatu Batuen parean dago, ahulduta. Ion Padilla musika irakasleak 2 urte eman zituen bertan eta handik jasotako albisteak kontatu dizkigu
-
Haiti
13:15 min
Matthew hurakanak ia 900 hildako utzi ditu Haitin eta orain Estatu Batuen parean dago, ahulduta. Ion Padilla musika irakasleak 2 urte eman zituen bertan eta handik jasotako albisteak kontatu dizkigu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan.
Han bizi dituen lagun asko eta asko etxerik gabe geratu dira. Guztira 30.000 lagun daude kanpalekuetan aterpea hartuta eta beste 35.000k ez dute aterperik. Laguntza humanitarioa hasi da iristen, baina zaila da hegoaldeko kostaldera iristea, errepideak moztuta baitaute. Ur edangarria falta da eta argi indarra ere falta da toki askotan. Hurakanak 5eko indar gorenarekin kolpatu du Amerikako uharterk txiroena, eta dagoeneko Estatu Batuen parean da. Floridan hildako bat utzi du, eta Georgian eta Hego Carolinan uholdeak utzi ditu. Ahulduta iritsi da, hala ere, AEBetara, 5etik 2ko indarrarekin.