Itxi

prentsa oharrak

Solasaldia 'Faktoria'n

'Poker jokoan ari dira Europako agintariak Greziarekin'

J.V.M

EITB

Juan Etxenike Grezian bizi da azkeneko bi urte hauetan; Mikel Aramendi, Euskadi Irratiko nazioarteko aditua etaJoseba Barandiaran, Euskadi Irratiko ekonomia aditua izan dira solasaldian.

Egun erabakiorrak dira hurrengo hauek Greziarentzat.Datorren asteartean Parlamentuan izango den osoko bilkurak ere bere biziko garrantzia izango du, eta hara begira egongo dira Europako Batasuneko begi guztiak.

Orduan aztertuko direlako Gobernuak aurrikusi dituen austeritate neurri berriak. Neurri gogorrak, orain artekoei gehituko zaizkienak, eta besteak beste beste 78.000 milioi euroko murrizketa, pribatizazio planak eta zerga igoerak jasoko dituztenak.

Nazioarteko adituak elkartu ditu "Faktoria"k solasaldirako.
Entzun atxikituriko audioan!