prentsa oharrak
Jangeletan greba
Bost eguneko greba hasi dute eskola publikoetako jangelako langileek
J.V.M.
Euskadi Irratia
ELA, LAB eta UGT sindikatuek egin dute deialdia, patronalari eskatzeko euren aldarrikapenak aintzat hartu ditzaten. Entzun atxikituriko audioan "Faktoria"n ELA sindikatuarekin izandako solasaldia.
Lan Hitzarmena egoera larrian dagoela ohartarazi dute. Subkontratetan ari diren langileen soldatak, Jaurlaritzako langileenekin parekatzea eskatzen dute. Ordu gehiago eskatzen dituzte formaziorako eta ikasle gutxiago, begirale bakoitzeko.
Zerbitzu minimoak direla eta. Eusko Jaurlaritzari, eskoletako zuzendaritzei eta enpresei gainera langileen greba eskubidea urratzea leporatzen diete eta jakinarazi dute salaketak prestatzen ari direla kolektiboaren eskubideak zapaldu dituztenen kontra.
Entzun hemen Noemi Etxebarria Ela sindikatuko jantokietako ordezkariari "Faktoria"n eginiko elkarrizketa.