prentsa oharrak
Eñaut Otazo
'Israelgo estatuak nazioarteko justiziaren eredua bete behar du'
J.V.M.
Euskadi Irratia
Amnistia Internazional erakundeak txostena aurkeztu berri du astelehenean Gazara gioza laguntza eramatera zihoan konboiak Israelen erasoa jasan eta gero.
"Bakea oso ahula da eta ez da sutu behar, baina justiziarik gabe bakea ez da egonkorra izango, eta bi aldeei, baina bereziki Israelgo estatuari eskatu behar nazioarteko justiziaren eredu izan dadila", azaldu du Eñaut Otazo "Albiste faktoria"n eginiko elkarrizketan.
Astelehenean Gazara giza laguntza zeraman konboia erasotu zuen Israelgo armadak eta gertaeran bederatzi lagun erahil zituzten soldaduek. Horren ondorioz, Eñaut Otazok azaldu du Amnistia Internazionalak aurkeztu berri duen txostenaren nondik norakoa.
"Auzi nagusia izan da nazioarteko epaitegi penala abian jartzea. Hori sinatu dute 112 estatuk, ez denek, eta nazioartean pisua duten asko falta dira -zehaztu du Euskadi Irratiko mikrofonoetan-. Nolabait ere lortzen ari gara mundu osoan itxaropena zabaltzea gizarte zibilaren aurkako gerra krimenak ez direla dohain"
Entzun hemen elkarrizketa osoa!