prentsa oharrak
Juan Carlos Perez
"Musikeneko Zuzendari kargua erronka bat da niretzat"
X.L.
Euskadi Irratia
Hautsak harrotuta daude azkenaldian Musikeneren inguruan, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren inguruan. Jaurlaritzaren aldaketarekin, aldaketak iritsi ziren udazkenean Musikenen ere.
Carmen Rodriguez Suso koordintzaile nagusiak kargutik kendu zituen, hasteko eta behin, zuzendari artistikoa eta kudeaketa zuzendaria.
Helburua, kudeaketa zentzuzkoago bat egitea, arrazoizkoagoa, baina hala ere bikaintasuneko zentro erreferente bihurtzen jarraitzeko asmo sendoa.
Irakasle eta ikasleak haserre hartu diren azken erabakiekin, urak nahastuta jarraitzen dute oraindik, eta giro honetan iritsi da Musikenera Juan Carlos Perez, Itoiz musika talde mitikoko alma materra. Bera izango da, aurrerantzean, zentruko zuzendari akademikoa.
Zuzendari akademikoaren postua sortu dute lehengo zuzendari artistkoaren lekua betetzeko. Ikasleak oro har ez daude honekin ados, beldurrez ikusten dute aldaketa, zuzendari artistiko baten postua gehiago gustatzen zaie musikaz hizketan ari garelako. Juan Carlos Perezen izendapenaz ez dakite zer esan oraingoz. Harritutadaude izendapenarekin, Perezek alor akademikoan duen esperientziatxikiagatik batez ere. Plazen murrizketaz, azken momentuan hartutako erabakia izan delako, gaziki egindako kontua beraien ustez.