Itxi

prentsa oharrak

Fernando Fantova

"Iritsi da tabakorik gabeko jatetxe eta tabernetan egoteko unea"

O.Y.

Euskadi Irratia

Eusko Jaurlaritzako gizarte gaietarako sailburuak dio tabako legearen kontrako onartu diren alegazio gehienak onartu dituztela. "Albiste Faktoria" egin diote elkarrizketa.

Lege proiektua prestatzeko prozesu zabal eta luzea egiten ari da Eusko Jaurlaritza. Fernando Fantova Eusko Jaurlaritzako gizarte gaietarako sailburu-ordeak dio auto-erregulazio eta sensibilitatearen bitartez aurrera egingo duela tabako legeak. Adibidez jarriz esan du, "gaur egun ez zaiola inori bururatzen lantoki baten barruan zigarro bat ateratzea".

Azken urteetan egin den aldaketa hori, datorren urtetik aurrera gauzatzen ikusiko dugu. "2011.urtetik aurrera, kerik gabeko gune gehiago izango ditugu" esan du Albiste Faktoria"n egin dioten elkarrizketan.

Zigorrak ere izango dira

Zigorrak ere izango dira. "Ikuskatzen duen erakunde bat egongo da gauzak betetzen ote diren jartzeko eta Eusko Jaurlaritza arduratuko da zigorrak jartzen".

Ostalariak izan dira orain arte alegazio gehienak jarri dituztenak. Tabako makinak erretzea debekatuta dagoen lekuetatik kentzea izan da taberna eta jatzetexeetako arduradunen eskaeretako bat.

Eusko Jaurlaritzak ez du begi onez ikusten: "Guk ez dugu esaten jendeak ez duela erre behar, edo tabakoa erosi behar duen ala ez. Esaten duguna da kea arnastu nahi ez duenak horretarako eskubidea duela eta horretarako aukera eman behar duela".

Pilota frotoietan, itxita baldin baduade, ezingo dela erre baieztatu du Jaurlaritzako gizarte gaietarako sailburu-ordeak. Baina, debekua ez dute txoko eta elkarte gastronomikoetara zabalduko. "Txokoen eztabaia sortu zenean, zirriborro tekniko zehatz batetan oinarritatuta zegoen. Norbaitek prentsara bidali zuen eta batzuek hartu dute gure iritzi ofiziala balitz bezala. Guk esan duguna da, kideen arteko leku publiko batean erabakitzen badute erre litekeela, hori leku pribatua da eta legea ez da hor sartzen".

Eusko Jaurlaritzak hasi duen bidea Trinidad Jimenez osasun ministroak daramanarekin bat dator, baita epeetan ere. "Harremanetan egon gara aurreprozesua prestatzen bai politiko eta baita teknikoki. Bi proiektuak oso batera doaz eta oso koherenteak dira. Biak bat etorriko dira".


Entzun elkarrizketab osoa hemen!