prentsa oharrak
10:30etan hasita
Nafarroako bertso-finala, igandeko "Amarauna" saioan
A.A.
Euskadi Irratia
Lesakan jokatuko den final handiaren berri Xabier Sukiak eskainiko du.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da igandean Lesakan eta horren berri zuzen-zuzenean eskainiko du "Amarauna" saioak. Xabier Sukia lankidea izango dute berriemaile.
Horrekin batera, bi artista handi ere izango dira igandeko saioan: Itziar Mendizabal dantzaria eta Xabier de Felipe biolinjolea. Hori dena Realaren partidaren aurretik. Hamabietatik aurrera, Reala eta Levanteren arteko neurketa eskainiko bait du zuzenean Euskadi Irratiak.
Arantxa Arzak eta bere taldeak gidatzen duen irratsaioa goizeko 10:30etan hasiko da.