Itxi

prentsa oharrak

Jesus Uzkuduni elkarrizketa

"Probokazio hutsa izan da CEOEren proposamena"

O.Y.

Euskadi Irratia

Espainiako enpresarien patronalak gazteentzat proposatu duen kontratu berria astakeria iruditu zaio Uzkuduni: "Helburua argi dute: zaharrak kanporatu eta gazteak esklabutza soldatarekin lanean jarri".

Era horretako kontratuak ezin direla onartu dio, gazte guztiei mespretxu egitea delako. Herritar guztiei erantzuteko deia egin die baina, bereziki gazteei. CCOO sindikatua edozein pauso emateko prest dago Espainiako gobernuak indarrean jarri nahi dituen neurrien aurrean.

"Albiste Faktoria"n egin dioen elkarrizketan, Jesus Uzkudunek esan du pozik daudela pasa den larunbatean Bilbon ikusi zuten erantzunarekin. Ona izan zen baina, gehiago nahi dute eta horretarako bidea, sindikatu guztien artean batasuna lortzea da. "Desioa erantzun baterakoi baten beharra da baina, zoriotxarrez ez dago borondaterik beste sindikatuen aldetik nahiz eta guk publikoki eta karta bidez deitu ditugun". Desberdintasunak albo batera uzteko deia egin du CCOOko buruak.

Huelga orokorrez galdetuta, ez du protesta hori ukatu: "edozein pausok balio du, ezin dugu erantzunik baztertu". Garbi baitu Uzkudunek orain arteko erreformak onartezinak direla eta in darrak batzearen aldeko deia egin du.

Pentsioak

Sindikatuen presioarekin, Zapateroren gobernuak pentsioak atzeratzeko duen asmoa gelditzeko itxaropena du oraindik ere, Uzkudunek. Gezurtatu egin du gobernuak pentsioen inguruan esan duena. Ez da egia, dio Jesus Uzkudunek, pentsio sistema aldatzen ez bada ezin dela erretiroa ordaindu. "Orain arte presio fiskala jestea planteatzen ari ziren. Superabita izan du orain arte gizarte segurantzak baina, egia da aldaketak behar ditula. Baina, beti Toledoko itunaren baitan".

CCOOko buruzagiak dio pribatizaziora eta pentsio pribatura bideratu direla ahaleginak eta horrek "porrot egin" duela.

Egoera bideratzeko irtenbidea, juxtu orain arte egin denaren kontrakoa dela esan du Euskadi Irratian: "ezin da zerga berdinekin jarraitu guztiekin. Ezin da lehenengo prekarietatea bultzatu, argi ikusi dugu beste herrialdeetan askosaz ere gutxiago galdu dela".

Ukatu egin du sindikatu abertzaleek egin dizkieten kritikak: "patronalaren ondoan esertzen ez den sindikatuak ez du ezertarako balio -esan die- negoziatu eta borrokatzeko sortu gara". "Ez da egia", erantsi du Uzkudunek, "patronalaren pentzua guk ez dugu hartu. Pentzua gehien jan duena Euskal Herrian ELA da".

Lan gaioxtasunak

Lan gaixotasun eta lan istripuen ardura du Jexux Uzkudunek CCOO sindikatuan. Ezbeharrekin baino, lan gaitzekin kezkatuta dago Uzkudun: "gero eta gehiago agertzen ari dira eta Osakidetzak ez ditu erakutsi. Eta hor daude, ez amiantoan bakarrik, minbizia eta baita asma eta gihar hezurretako gaitzak". Isunen aldeko apostua egin du: "denek espabilatzen dugu kartera kentzen digutenean. Enpresa askok multa eta errekargoen bidez erantzun beharko dute".


Entzun elkarrizketa osoa hemen!