Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak

Entzierrotan 50 urteko eskarmentua duen New Yorkeko idazle bat, Urteko Atzerritarra

agentziak | erredakzioa

Joe Distler 2018ko Urteko Atzerritar izendatu dute, aurtengo sanferminetan, Katuki Saguyaki Mikel Urmenetaren firmak antolatutako ekitaldi batean.

  • Distler Urmenetarekin batera, ekitaldian. Argazkia: EFE

50 urtez entzierroetan parte hartu ondoren, Joe Distler New Yorkeko literatura irakasle eta idazlea 2018ko Urteko Atzerritar izendatu dute, 2018ko sanferminetan.

Ekitaldia Katuki Saguyaki firmak antolatu du, eta duela 15 urte asmatu zuen Mikel Urmenetak "atzerritarrak jaietara egitearen eta sanferminak  nazioartera zabaltzearen garrantzia" azpimarratzeko.

Aurtengoan, Iruñeko Udalaren babesa jaso du ekimenak lehen aldiz.

Joe Distler estatubatuarra Parisen bizi da egun, eta Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako buruhandi japoniarraren lekukoa hartu du.