Itxi

Herriak eta Hiriak

Bizkaia

Ermuko ehunka bizilagun Internet barik utzi dituzte karraskariek

Agentziak | Erredakzioa

Zearkaleko zuntz optiko kableei hozka egin diete karraskariek asteburuan, eta bi matxura sortu dituzte, herriko ehunka erabiltzaile telefono, Internet eta telebista gabe utziz.

  • Ermua (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Nerea Ayarzaguena

    Ermua (Bizkaia). Artxiboko argazkia: Nerea Ayarzaguena

Ermuko (Bizkaia) zuntz optiko kableei hozka egin diete karraskariek asteburu honetan, eta bi matxura sortu dituzte, herriko ehunka erabiltzaile telefono, Internet eta telebista gabe utziz.

Ermuko Udalak gaur jakitera eman duenez, aurreneko matxura larunbat eguerdian gertatu zen, eta Gipuzkoa Etorbideko etxebizitzak zerbitzurik gabe egon ziren gauerdira arte.

Igande arratsaldean, beste aberia bat antzeman zuten. Herri osoko 1.300 bezero, baita industrialdeak ere, zerbitzurik gabe egon dira gaur goizaldera arte.

Bi kasuetan, hausturak Zearkalen gertatu dira karraskarien haginkaden ondorioz. Zonaldean animalien presentzia saihesteko neurriak hartu ditu Udalak.