Itxi

Herriak eta Hiriak

UMEEN GABONETAKO PARKEA

Dibertsiorako 16 egun hasi dira BECeko Umeen Gabonetako Parkean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurten hiru berritasun nagusi egongo dira: kart elektrikoen zirkuitua, Gurutze Gorriari eta Caritasi jostailuak emateko txokoa eta jolas elektronikoen gunea.

  • Umeen Gabonetako Parkea, BECen

    Umeen Gabonetako Parkea, BECen

Umeen Gabonetako Parkeak ateak ireki ditu Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte eta komunikabideetako ordezkariek hartu dute parte ekitaldian, eta eskaintza zabala izango dute bertaratukoak dibertitzeko eta hezkuntza eta kultur balioak sustatzeko.

Umeen Gabonetako Parkearen 23. edizio honetan, hainbat berritasun daude: kart elektrikoen zirkuitua, Gurutze Gorriari eta Caritasi jostailuak emateko txokoa eta jolas elektronikoen gunea. Gainera, helduentzako eguna izango da aurten ere, abenduaren 29an “Gurasoen Gaua” izango baita. Egun horretan, parkeak gaueko bederatzietatik goizeko ordu bietara izango ditu ateak zabalik.

Bizkaiko Atletismo Federazioaren mendeurrena dela eta, Berrio-Otxoa Atletismo Eskolak “BEC Miniatletismoko Gabonetako Lehen Txapelketa” egingo du benjaminentzat, eta “Umeen Gabonetako Parkearen Lehen Lasterketa”, urtarrilaren 3an.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian Gabonetan izango den izotz pistarik handiena jarriko du bertan, besteak beste, Bilboko Portuko Agintaritzaren, BBKren, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren laguntzarekin.

Umeen Gabonetako Parkea BEC erakustazokaren 3. eta 5. pabiloietan egongo da, eta urtarrilaren 7ra arte izango ditu ateak zabalik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik.