Donostia
Donostia
Erredakzioa
Jon Maiak 'Gazta Zati Bat' estreinatuko du Donostian. Paco Larrañagaren kasua eta Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena dira aurten landuko dituzten gaietako batzuk.
Iciar Bollaientzat, Giza Eskubideen zinemaldiko saria
Iciar Bollain zinema zuzendariak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen zinemaldiko saria. Jaialdia hamargarren edizioa du aurtengoa, eta hilaren 20tik 27 bitartean egingo dute.
El orden y la moral Mathieu Kassovit zuzendariaren film luzeak irekiko du zinemaldian. Estatu mailako estreinaldia da Donostiakoa. Erabateko bi estreinaldi ere hartuko ditu aurtengo edizioak: Tábanos de Oriol Andres Carlos Castro eta Gemma Garcia zuzendarien zinta; eta Gazta Zati Bat, Jon Maiaren lana.
Paco Larrañaga presoaren kasua Rindete Mañana Michael Collins zuzendariaren eskutik ezagutzeko aukera egongo, eta Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ere gogoratuko dute aurtengo edizioan. Gainera, Isaki Lakuesta zuzendaria Donostian izango da, Esto no es una película lana aurkezteko.
Guztira 20 film luze eta 21 film labur eskainiko dituzte, eta 8 erakusketa izango dira ikusgai.
Aurrekontua, behera
Joan den urteko 230.000 euroko aurrekontuaren aurrean aurtengo edizioak 100.000 euro gutxiago izango ditu. Murrizketa horren arrazoia, krisia bera Espainiako Nazioarteko Garapenerako Kooperazio Agentziak ematen zuen diru laguntza galdu izana da.
Iciar Bollain zinema zuzendariak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen zinemaldiko saria. Jaialdia hamargarren edizioa du aurtengoa, eta hilaren 20tik 27 bitartean egingo dute.El orden y la moral Mathieu Kassovit zuzendariaren film luzeak irekiko du zinemaldian. Estatu mailako estreinaldia da Donostiakoa. Erabateko bi estreinaldi ere hartuko ditu aurtengo edizioak: Tábanos de Oriol Andres Carlos Castro eta Gemma Garcia zuzendarien zinta; eta Gazta Zati Bat, Jon Maiaren lana. Paco Larrañaga presoaren kasua Rindete Mañana Michael Collins zuzendariaren eskutik ezagutzeko aukera egongo, eta Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ere gogoratuko dute aurtengo edizioan. Gainera, Isaki Lakuesta zuzendaria Donostian izango da, Esto no es una película lana aurkezteko.Guztira 20 film luze eta 21 film labur eskainiko dituzte, eta 8 erakusketa izango dira ikusgai.Aurrekontua, beheraJoan den urteko 230.000 euroko aurrekontuaren aurrean aurtengo edizioak 100.000 euro gutxiago izango ditu. Murrizketa horren arrazoia, krisia bera Espainiako Nazioarteko Garapenerako Kooperazio Agentziak ematen zuen diru laguntza galdu izana da.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa