12:23

Bilbo

Ekimen solidarioa

Bilbo, 'Star Wars'en 'inbasioa' hartzeko prest

EITB.EUS

2.000 eskumuturreko solidario saldu dituzte. Bildutako diruarekin elgorriaren kontrako txertoa jarriko diete 4.000 umeri.

  • Star Warsen desfilea San Frantziskon (AEB). Argazkia: The 501st Legion

    Star Warsen desfilea San Frantziskon (AEB). Argazkia: The 501st Legion

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Dena prest dago Bilbon irailaren 24an egingo duten Star Wars-en desfilea hartzeko. Antolatzaileek, The 501st Legion elkarteko kideek, dena prest dute. 'Training Day' izena jarri diote ekimenari, eta saga mitikoaren 200 pertsonaiez osatutako desfilea antolatu dute, Europan egindako handiena, alegia.

'Inbasio inperial' honek elkartasuna du helburu, eta haurren aldeko hainbat proiektutarako dirua bilduko du.

Desfilea 17:30ean abiatuko da Sota eraikinetik, Moyua plazan. Ondoren, El Corte Ingleserako noranzkoa hartuko dute, eta gelditu egingo dira Aldundiaren egoitzan. Horren ostean, Mazarredora joango dira, eta han buelta eman eta berriz ere geldituko dira Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. Segidan, Jesusen Bihotza plazaraino joango dira, eta Casilda Iturrizar parkean bukatuko da.

Ibilbidea bukatu ostean, inperioaren jarraitzaileak Fan Zonera joango dira (Casilda Iturrizar parkeko pergolan egongo da). Bertan, 'photocall' ikusgarri bat paratuko dute, eta txiki zein nagusiek argazkiak atera ahal izango dituzte sagako pertsonaia ezagunenekin.

Inbasio solidarioa

Helburu solidarioa du ekimen honek, eta haurrei laguntzea izango du xede nagusia. Bilbao Centro denda-elkarteari atxikita dauden saltokien laguntzaz eta Lions Club Bilbao fundazioak sustatuta, “StarWars: que la fuerza te acompañe” gaztelerazko leloa (StarWars: indarrak lagun zaitzala) duten 2.000 eskumuturreko saldu dituzte. Bildutako diruarekin garapen bidean dauden herrialdeetako 4.000 umeri elgorriaren aurkako txertoak jarriko dizkiete.

Hilaren 26an, astelehenarekin, beste hitzordu solidario bat izango dute inperioko tropa inperialek; Misericordia egoitzara eta Basurtoko ospitalera joango dira, eta gaixo dauden umeekin argazkiak ateratzeaz gain, opariak eramango dizkiete.

Biharamunean, hilaren 27an, elkartasunezko enkantea egingo dute euskal gizarteko hainbat pertsonaia ezagunek dohaintzan eman dituzten objektuekin. , Besteak beste, Ana Urrutia ETBko aurkezleak, Aitor Elizegi sukaldariak edo Iraia Iturregi Athleticeko emakumezkoen taldeko kapitainak emandako objektuak eskuratu ahal izango dira. Enkantea Bilbao Centro elkartearen egoitzan izango da (Indautxu kalea, 1), 20:00etan, Star Wars-eko hainbat pertsonaia bertan direla.

Biltzen den diruaren zati bat Lions Club Bilbaok eramango du Otxarkoagako gizarte-jantoki batera; bertan, egoera zaurgarrienetan dauden auzo horretako umeak behar bezala elikatzen dituzte. Gainerakoa, elgorriaren aurkako txertoak erosteko erabiliko dute.

501 Legioa

501 Legioa AEBn sortu zuten 1997an. 'Galaxiaren Inperio'ko uniforme eta armadurak eta Star Wars-eko pertsonaien jantziak zehaztasun osoz birsortzen dituzte elkarte honetako kideek.

Hain justu, elkarte honetako kideak izango dira desfilean, Alemaniatik, Finlandiatik, Portugaldik eta AEBtik etorriak, baita kide bilbotarrak eta estatukoak ere.

501 Legioa elkarteak antolatzen dituen ekimenek oihartzun handia izaten dute nazioartean, 50 herrialde baino gehiagotan baitago klub hau; George Lucas, sagaren ekoizlea, erakunde honetako ohorezko kidea da.

 

ea da.

 

ea da.

 

ea da.

 

Iruzkinak