Udal eta foru hauteskundeak -

Kanpainaurrea

Gurutze-bide "arriskutsuetan" oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak hitzeman ditu Ainhoa Domaicak

Gasteizko Alkatetzara iritsiz gero, hiru ikastetxeen inguruetan oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak jarriko dituela hitzeman du Alderdi Popularreko hautagaiak.

Ainhoa Domaica Gasteizko PPko alkategaia. Argazkia: EITB MEDIA
Ainhoa Domaica Gasteizko PPko alkategaia. Argazkia: EITB MEDIA
Ainhoa Domaica Gasteizko PPko alkategaia. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Domaica Gasteizko PPko alkategaiak hitzeman duenez, Alkatetzara iritsiz gero, oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak jarriko ditu Pedro Asua eta Beato Tomas de Zumarraga kaleen arteko "bide-gurutze arriskutsuan", Abendaño Ikastolaren ondoan, eta baita Angel Ganivet eta Calasanz-Eskolapioak ikastetxeen inguruetan ere.

Pedro Asua eta Beato Tomas de Zumarraga kaleen artean dagoen bide-gurutzea bisitatu du Domaicak, eta EAJketa PSE-EEk osatutako udal Gobernuak "ezkutatutako" Udaltzaingoaren txostena aipatu du.

Horren arabera, autobus elektriko inteligentearen ibilbideak "arriskua" zekarren bide-segurtasunerako hiru ikastetxeen inguruetan, hala nola, Abendaño Ikastola, Angel Ganivet eta Calasanz-Eskolapioak ikastetxeetan. Gainera, kaltetutako familien eskaerei "muzin egitea" leporatu die jeltzaleei eta sozialisteei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Politika PP Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak