AEB-ko Hauteskundeak -
Inkestak
Obamak alde txikia ateratzen dio Romneyri Ohion
Obamak hiru puntuko aldea ateratzen dio Mitt Romneyri Ohion inkesta baten arabera.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak alde txikia ateratzen dio bere aurkariari Ohion, hau da, hauteskundeetako estatu giltzarrietako batean.
Ostiralean CCNN katean argitaratu den inkesta baten arabera, Obamak hiru puntuko aldea ateratzen dio Mitt Romneyri.
Inkestaren arabera, Ohioko bozen % 50 Obamaren aldekoak izango dira eta % 47 Romneyren aldekoak, urritik eman den joerarekin jarraituz.
Beste inkesta batzuek bi eta bost puntu arteko abantaila ematen diote Obamari, baina betiere aldea oso txikia da eta inkestek duten akats tartearekin bat egiten du.
Hala ere inkesta guztien arabera, Obamak batik bat emakumeen, erdi mailako lagunen eta 50 urtetik beherakoen babesa du. Romneyk, ordea, gizonen botoa eta boteretsuenena du.
Aurretik boza eman duten 10 lagunetik 6, Obamaren aldekoak dira. Batez beste, % 4k oraindik ez du erabaki botoa zeini emango dion azken inkesten arabera.
Halaber, Romneyk Obamaren bikoitza gastatu du Ohioko telebistetako iragarkietan, denera 12,7 milioi dolar CNN katearen arabera.