Hauteskunde Orokorrak -

HAUTESKUNDE OROKORRAK

Iglesiasen presidentetza ez duela babestuko argitu du Sanchezek

PSOE Unidos Podemosen atzetik geratzeko aukeraz hitz egin zuen, atzo, zeharka bada ere, Sanchezek. Argi utzi zuen ez dutela Mariano Rajoyren gobernurik babestuko, ez eta Iglesiasenik ere.

Pedro Sanchez (PSOE). EFE.
Pedro Sanchez (PSOE). EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEren hautagaiak adierazi du ez dutela Pablo Iglesias Podemoseko burua presidente kargurako babestuko, aukera hori parean jarriz gero. Alderdi morearen programan gai "onartezinak" daudela esan du buruzagi sozialistak, Kataluniako erreferenduma eta plan ekonomikoa, besteak beste.

Ekainaren 26ko hauteskundeak izan ondoren, PSOE Unidos Podemosen atzetik geratzeko aukeraz hitz egin zuen atzo, zeharka bada ere, Sanchezek. Argi utzi zuen ez dutela Mariano Rajoyren gobernurik babestuko, ez eta Iglesiasenik ere.

"Ez dut PPren gobernurik babestuko, eta Iglesias ez da presidente izango", esan zuen Sanchezek, Onda Cero irrati-katean egindako elkarrizketan, azken inkestek 'sorpasso'aren aukera berriro mahai gainean jarri ondoren.

PSOEko buruak azpimarratu zuenez, Iglesiasen zenbait proposamen onartezinak dira Alderdi Sozialistarentzat. "Espainiaren batasuna hautsiko duen gobernurik ez dugu babestuko, ez eta egonkortasun ekonomikoa eta gizartearen ongizatea zalantzan jarriko duen gobernurik ere", adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Hauteskunde orokorrak Espainian Pablo Iglesias Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez albisteak Hauteskundeak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa