Hauteskunde Orokorrak -

E26ko kanpaina

Podemosek industriaz erabaki ahal izateko nahi du autogobernua

Bestalde, EAJk I+G+b-n inbertitzeko konpromisoa hartu du, EH Bilduk 1.080 euroko pentsio minimoa eskatu du, eta PSE-EEk ez du uste Bizkaiko diputatua galduko duenik.

Altzairuaren inguruan ez dagoela plan estrategikorik dio Nagua Albak

1:15

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusi eta Gipuzkoako Unidos Podemosen zerrendaburuak esan du autogobernuak lantegiez eta industriaz erabakitzeko ahalmena eman beharko liekeela herritarrei.

Albak, Rosa Martinez Bizkaiko bigarren hautagaiarekin eta Ska Keller Europako Parlamentuko presidenteordearekin batera, altzairugintzak Euskal Herrian, Estatuan eta Europan bizi duen egoeraz hitz egin du Sestaoko ArcelorMittalen lantegiaren aurrean egindako ekitaldi batean. Alderdi morearen buruak azpimarratu du EAJk azken urteotan "atzerriko inbertsioak ospatzen" zituela "trukean ezer jaso gabe", eta hori izan omen da "egungo egoera" eragin duena.

Joseba Agirretxea EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak I+G+b-n inbertitzeko eta enpresa ertain eta txikien sustapenarekiko konpromisoa hartu du.

Agirretxea Eibarreko Tekniker teknologia zentroan izan da, eta nazioarteratzearen, berrikuntzaren, arrantza sektorearen eta enpresa txiki eta ertainen alde egingo duela hitzeman du, azken horiek enpleguaren erdia baino gehiago hartzen dutela gogorarazi aurretik.

beitialarrangoitia eh bildu kanpaina bilbo erribera e26 efe

Beitialarrangoitia, Bilboko Erriberako merkatuan. Efe

Bestalde, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du, duintasunez bizi ahal izateko, beharrezkoa dela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, eta horretarako, eskumenak Euskal Herrira ekartzea eskatu du.

Beitialarrangoiak hauteskunde ekitaldia egin du erretiratuekin Erriberako merkatuan, eta egoera ekonomikoaren inguruan galdetu die saltzaileei.

Patxi Lopez Kongresuko presidente ohi eta PSOEren Bizkaiko zerrendaburuak ez du "sinesten" abenduaren 20an eskuratu zuen eserlekua galduko duenik, CISen inkestak hori dioen arren. Gainera, ohartarazi du Podemosek, "zerua bereganatu nahian", "porrotera" eraman dezakeela Estatua.

PPri dagokionez, Javier Maroto Arabako zerrendaburuak boto "moderatua" pilatzearen alde egin du, Ciudadanosek ez duelako balio, EAJ ez delako "erabakigarria", eta Unidos Podemosen "muturreko politiken" aurkako "berme bakarra" delako.

Arratsaldeko ekitaldiak

Unidos Podemos alderdiaren Arabako Kongresurako zerrendaburuak, du Juantxo Lopez de Uraldek, herritarrei bere koalizioari botoa emateko "beldurrik" ez izatea eskatu die Gasteizen, zeren "gobernatzeko" eta Mariano Rajoyren legeak "bertan behera uzteko gertu" baitaude.

Ska Keller Europako parlamentuko presidenteordearen eta Florent Marcellesi parlamentu berean EQUOko bozeramalearen babesa jaso dute ekitaldian.

Lopez de Uraldek bereziki azpimarratu du "Rajoyren Gobernuak egindako murrizketak, politika antisozialak eta nuklearren aldekoak" geratzearen garrantzia. eta horiek bidezkoagoak diren beste batzuekin ordezkatzeko", gizarte eta lan eskubideak itzuliko dituztenak.

EAJri dagokionez, Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburuak Bilbon egin duen ekitaldi batean adierazi du bere alderdiak euskal autogobernua defendatuko duela Madrilen, eta "Complutensekoek ez" (Podemosi erreferentzia eginez), gaizki ulertutako berdintasun baten arabera".

Esteban euskal gazteriari zuzendu zaio ekainaren 26an euskal autogobernuaren aldekoapostu sendoa egin dezaten, zere gure autogobernua osasun hobea da, ongizate-estatu hobea eta, noski, hezkuntza-sistema hobea".

EGIko gazteekin batera egindako ekitaldian, besteak beste, hezkuntza eta enplegua izan dituzte mintzagai, eta Estebanek ziurtatu duenez, "horretan aritzen da EAJ Madrilen".

Bestalde, Oskar Matute EH Bilduren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Durangon esan du bere alderdiaren xederik behinena PP erakundeetatik ateratzea dela, eta azpimarratu du "hainbat hamarkadatan egon den ustelkeriarekin eta eskubide- eta askatasun-murrizketarekin bukatzeko" lan egingo dutela.

Durangon egin den ekitaldian, Matutek gogoratu du duela lau urte Eusko Jaurlaritza Patxi Lopezen eta Antonio Basagoitiren eskuetan zegoela eta Nafarroako Gobernua Yolanda Barcina eta Roberto Jimenezenean.

"Bota egingo genituela esan genuen eta egin dugu. Maroto gazteizko udaletik botako genuela esan genuen, eta dagoeneko ez dago. Gaur diogu Rajoy izango dela hurrengoa erortzen", esan du Matutek.

Sozialisten aldetik, Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak datorren ekainaren 26ko hauteskundeei begira indarrak ez barreaiatzeko eta PSOEri botoa emateko deia egin du, "bere buruari orain sozialdemokratatzat dutenek ziria sartu gabe".

Horrez gain, "tuneralen amaieran argia" dagoela baieztatu du, Espainiak ezin diezaiokeelako men egin "gobernuan alderdi ustel bat egoten jarraitzeari" eta "presidente ezgai eta bihozgabe bat izateari".

Bere aldetik, Alfonso Alonso PPren Diputatuen Kongresurako Arabako hautagai nagusiak Gasteizen esan duenez, bere alderdiko hautagaiengan "neurritasuna eta egonkortasuna" nahi dutenen bozkak bildu behar dira "edozein izanik ere daukaten sentimendua, nortasuna eta zein alderditatik datozen".

Hori guztia Unidos Podemosek proposatzen duen "Ikeaz mozorrotutako komunismo zaharrari aurre egiteko"; izan ere, bere aburuz, arrisku ba baita bai Espainiarentzat, bai Euskadirentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ PP EAE albisteak Hauteskunde orokorrak EH Bildu Araba PSE-EE berriak Eguneko albisteak