Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Juaristi: 'EH Bilduk langileen ahotsa eramango du Europara'

Koalizio abertzaleko zerrendaburuak "troikaren neurriak ezartzea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.

Josu Juaristi EH Bilduko zerrendaburua, Barakaldon. EiTB
Josu Juaristi EH Bilduko zerrendaburua, Barakaldon. EiTB
Josu Juaristi EH Bilduko zerrendaburua, Barakaldon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuaren esanetan, koalizio abertzaleak "langileen ahotsa" eramango du Bruselara, "pertsona guztientzat eskubide guztiak eskatuko dituen ahotsa".

Juaristi Herriek Erabaki koalizioko zerrendaburua da, eta mitina eskaini du ostiral arratsaldean Barakaldon. Bertan, Iñigo Urkullu lehendakariaren Eusko Jaurlaritzaren aurka egin du, "troikaren neurriak ezartzeagatik".

"Eta hori erabaki propioak hartu nahi ez dituelako egin du, ez du beste eredu ekonomiko bat sustatu nahi. Errefusatu egin du norabidea aldatzea, eta mahaia Confebask eta Adegi patronalekin partekatzea nahiago du, milaka langileren eskubideak albo batera utzita", gaitzetsi du.

Horren esanetan, EH Bilduk "eskuinak albo batera utzi dituen milaka pertsona horien eskubideen alde" egingo du lan Europan.

"Hauteskunde hauetan, pertsona eta herri gisa ditugun eskubideak ukatzen dizkigutenei aurre egingo dien alderdi bakarra EH Bildu izango da, bakarra", bermatu du.

Ekitaldi horretan, Oskar Matute legebiltzarkideak "mozorrotzea" egotzi dio EAJri, "PSEren eta PPren programa berdina" duela "ezkutatzeko".

Horren ustez, "hauteskunde hauetan bi proiektu daude mahai gainean: EH Bildurena, herritar guztien eskubide guztiak defendatzeko subiranotasuna eskatzen duena, eta Erregimenaren alderdiena, ezer aldatzea nahi ez dutenak, dena galduko duten beldur baitira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 EH Bildu