EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21
EAJk datorren asteartean hasiko du bilera-sorta, EH Bildu eta PSErekin
Jeltzaleek diote ez dutela aukerarik baztertzen Jaurlaritzarako babesa bilatzeko garaian.
Erredakzioa
EAJren batzorde negoziatzailea datorren asteartean, urriaren 30ean, bilduko da EH Bilduren eta PSE-EEren ordezkariekin, Jaurlaritzarako babesa lortzeko egingo duen bilera-sortaren baitan. Jeltzaleek diote ez dutela aukerarik baztertzen eta Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin hitz egingo dutela.
Iturri jeltzaleek jakitera eman dutenez, asteartean eta asteazkenean egingo dituzte bilerak, eta oraingoz, koalizio abertzalearekin eta sozialistekin adostu dituzte batzarrak.
Horren aurretik, EAJren Euzkadi Buru Batzarrak bilera egingo du batzorde negoziatzailean nork parte hartuko duen zehazteko eta alderdi politikoei aurkeztuko dieten proposamena adosteko. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak bileretan parte hartuko ote duen erabakiko dute.
Jaurlaritzarako akordioak bilatzea izango da bileren helburua. Horren harira, jeltzaleek adierazi dute ez dutela aukerarik baztertzen itunak egiteko.