eaeko autonomikoak -

U-21

EH Bildu legez kanpo uzteko prozesua martxan jartzeko eskatu du UPyDk

Rosa Diez UPyDko ordezkariak EH Bildu koalizioa "legez kanpo uztea" eskatu du gaur Gasteizen egindako ekitaldi nagusian.

Rosa Diez eta Gorka Maneiro (UPyD). Argazkia: EITB.
UPyDren ekitaldi nagusia, Gasteizen

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDko ordezkariak EH Bildu koalizioa "legez kanpo uztea" eskatu du gaur Gasteizen egindako ekitaldi batean.

Aipatu ekitaldian, Rosa Diez eta Gorka Maneiro UPyDko EAEko lehendakarigaia izan dira.

Diezek PPri exijitu dio EH Bildu legez kanpo uzteko prozesua martxan jartzeko, koalizioak atzo BECen egindako ekitaldi nagusiaren ondoren. Ekitaldi horretan Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiak parte hartu zuen, Logroñoko espetxean grabatutako audio baten bidez.

UPyDko bozeramailearen iritziz, "kartzelatutako terrorista" batek EH Bilduren aldeko botoa eskatzea nahikoa arrazoi da fiskal nagusiak koalizioa legez kanpo uzteko prozesua has dadin.

Zentzu horretan, PPri EH Bildu legez kanpo uzteko prozesua hasteko eskatu dio. "Egiten ez badute, ezker abertzaleari laguntzea egoztea posible izango da, bai Espainiako PPri eta baita Euskadikoari ere", gaineratu du.

Gorka Maneiro lehendakarigaiak konstituzionalismoa aldarrikatu du Arabako hiriburuan egin duten ekitaldian.

Informazio osagarria

Evolución del voto elecciones en autonómicas vascas

Los 20 partidos que se presentan a las elecciones vascas

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea