EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskunde aurrerapena
Ezker Abertzaleak Legebiltzarra desegitea txalotu du
"2009ko hauteskundeetan, sistema demokratikoaren oinarri garrantzitsuenetariko bat den sufragio unibertsalaren printzipioa", hautsi zela esan du Maribi Ugarteburuk.
Erredakzioa
Maribi Ugarteburu Ezker abertzaleko ordezkariaren ustez, "bazen garaia hauteskunde-iruzur batetik jaiotako parlamentua desegiteko eta, bide batez, euskal gizartearen errealitate soziopolitiko faltsua ordezkatzen duen Gobernua bertan behera uzteko”.
“2009ko hauteskundeetan sistema demokratikoaren oinarri garrantzitsuenetariko bat den sufragio unibertsalaren printzipioa hautsi zen, eta ordutik hona iruzurraren legegintzaldia bizi izan dugu” gaineratu du Ugarteburuk komunikatu batean.
“Ziklo bukaera”
Haren ustez, urriaren 21eko hauteskundeen ostean, “legez kanporatzeen eta jazarpen politikoaren zikloa bukatu eta demokrazian eta aukera berdintasunean proiektu politiko guztiak erabaki eta garatzeko zikloa hasiko da”.