Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Albina Stardust: “Aldarrikatu nahi dut ez naizela abeslaria, musika egiten dut nire mezua zabaltzeko”

Urriaren 29an kaleratuko du 'Izar' izeneko diskoa.

  • Albina Stardust

    Albina Stardust. Argazkia: Gaztea

    12:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Albina Stardust izan dugu estudioan, "Erre" kanta "GU" saioan estreinatzen.

Kanta berrian inoiz baino barnerakoiago dator artista, soinu eta letra aldetik.

"Gaur arte egin dudan guztia oso trabestia izan da, showetan dantza egitekoa. Orain, musika sortzen aritu naiz eta nire mezua zabaldu nahi dut", kontatu digu.

Bideoklipa ere egin dio "Erre" abestiari, Miley Cyrusen "Wreckling Ball" abestiaren bideoan oinarrituta.

Urriaren 29an Izar izeneko diskoa aterako duela aurreratu digu Albinak, ezustean. Zortzi abesti topatuko ditugu bertan, baita beste trabesti batzuekin egindako kolaborazioak ere.