Gu

Gu

Gu

Kanta estreinaldia

Zikloa itxi dugu: Xarma Leonek badu bere lehen singlea

Xarma Leone drag artista da, baita “GU”ko kolaboratzailea ere. Duela hilabete batzuk musikaren munduan sartu nahi zuela esan zigun, eta lortu du. “Aizu guapa” singlea aurkeztu digu.

  • Xarma Leone

    Xarma Leone

    10:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

2024ko martxoan, Xarma Leonek abeslaria izan nahi zuela kontatu zigun "Gu"n. Orduan hasi ginen bere lehen abestia izango zena ekoitziko zuen produktore bila.

Esan eta egin: Akaleia artistak deia entzun eta erantzutea erabaki zuen. Lau hilabete igarota, eskuartean dugu Xarma Leoneren lehen singlea: "Aizu guapa".

View this post on Instagram

A post shared by Gaztea (@gaztea_irratia)

Plataforma guztietan jarri aurretik, gurean estreinatu du bere lehen kanta. Bere Historiako irakaslearen esapide bat da "aizu guapa", gerora bere egin duena. Hortik tiraka, letra idatzi zuen Xarmak eta Akaleiak soinuarekin zerikusia zuen guztiarekin lagundu zion.