Xabier Martiarena, Urunea baserriko eduki sortzailea
Irungo baserritar gaztearen bisita izan dugu estudioan. Bere sare sozialetara igotzen dituen bideoez aritu gara.
Bideo jogailua kargatzen ari da.
x
ZOOM HELP
Drag zoomed area using your mouse or a finger.100%
18:00
-
20:00
Xabier Martiarena, Urunea baserriko eduki sortzailea
Xabier Martiarena baserritar gaztearen bisita izan dugu "Gu"n. Eduki sortzailea da Xabier, eta Urunea baserrian egiten dituzten lanak erakusten ditu @uruneabaserria izeneko Instagram kontuan.
Abeltzaintza eta nekazaritza gomendioak ematen ditu sare sozialetan, erabiltzaileen eskakizunei erantzunez askotan. Behiekin egotea maite duen arren, publikoak baratzaren inguruko bideoak nahiago dituela kontatu digu.
"Baserria" saioaren kastingera aurkeztu zen Xabier, anaiarekin eta arrebarekin, baina ez zuen lortu saioan sartzerik.