Gu

Gu

Gu

Bitxikeriak

‘Caribe Mix’ fenomenoa: zergatik desagertu ziren udako kanten bildumak?

90eko hamardako udak musikatu zituzten remixen disko gogoangarriek. 'Megamix brutal' dokumentalak 'max mix' generoaren eztanda eta gainbehera kontatzen ditu.

  • Karibe itsasoa

    Karibe itsasoa

    12:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udako kanten bildumak izan ditu hizpide Alain Perezek "Gu" saioan, Megamix brutal (RTVE Play) izeneko dokumentalaren aitzakian.

90eko hamarkadan bizi izan zuen bere eztanda 'max mix' delako generoak. Bilduma gehienetan, DJ batek urte horretako kantarik arrakastatsuenak nahasten zituen, remixak osatuz.

Caribe Mix, Disco Estrella, Todo Exitos, Disco Alegria eta beste hainbat bilduma berreskuratu ditu Alainek. Estilo guztietako diskoak zeuden, eta denak ziren errentagarriak, abesti ezagun gutxiri ezezagun asko gehitzen baitzizkioten.

Beste askotan, artista ezezagunek kanta ezagunak grabatzen zituzten, abestiaren eskubideengatik ez ordaintzeko.