Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

“Aurreitziak alde batera utzita, senak esaten ziguna egin dugu, gustuko dugun musika sortzen tematu gara”

Bengo eta Julen Adurizen bisita izan dugun "Gu"n. "Beste Behin" izeneko singlea ekarri digute.

  • Julen Aduriz eta Bengo

    Julen Aduriz eta Bengo. Argazkia: Gaztea

    10:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtebeteko isilunearen ostean etorri da Bengo "Gu"ra. Urte bukaeran aterako duen bildumaren lehen kanta aurkeztu digu: "Beste Behin".

Julen Adurizekin, diskoa ekoitzi dion produktorearekin, etorri da estudiora. Lankideak izateaz gain lagunak direla kontatu digute bi artistek, eta horrek lana asko erraztu duela erantsi.

Julenentzat erronka handia izan da Bengoren proiektu berrian murgiltzea, ekoizle gisa lanean urteak daramatzan arren, metalaren munduan ibili izan baita orain arte. Hala ere, "inoiz baino gusturago" sentitu da oiartzuarraren proiektu berrian lanean.

Bengorentzat ere aberasgarria izan da esperientzia. Izan ere, inoiz baino askeago sortu duela kontatu digu artistak, "aurreiritziak alde batera utzita", senari so eginez.

Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioetan nahastu dute diskoa.