Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Maddi Alma donostiar musikariak Reysekin elkarlanean egindako “Ni de ti ni de mi” aurkeztu digu

Dantzaria eta musikaria da Maddi. Bakarkako hiru single kaleratu ditu dagoeneko eta kontzertuak jotzeko prest dago.

  • Maddi Alma

    Maddi Alma. Argazkia: Gaztea

Maddi Alma donostiar artista izan dugu "Gu" saioan, Reys musikariarekin elkarlanean ateratako "Ni de ti ni de mi" kanta hizpide.

Musikariaz gain, dantzaria ere bada Maddi. Besteak beste, Miss Cafeina taldeekin dantzatu izan du. Izan ere, Benidorm Festen madrildar bandarekin dantzatzeko aukeratik sortu zen REYSekin duen kolaborazioa.

Bartzelonan bizi izan da Maddi, eta egun Madrilen du egoitza. 2021ean kaleratu zuen bere lehen singlea, eta ordutik musika egiten jarraitu izan du.

Epe laburrera, musikari gisa bira txikiak egiteko gogoa du Maddik.