Gu

Gu

Gu

Homofobia

‘Apirileko nomina, marikoi’: okindegi batek nagusia salatu du, mezu homofoboa zeraman bizuma egiteagatik

Enpresako jabeak "akats bat" izan dela esan duen arren, lan inspekzioak aurrera egingo du.

  • Enpresako jabeak "akats bat" izan dela esan duen arren, lan inspekzioak aurrera egingo du.

    Enpresako jabeak "akats bat" izan dela esan duen arren, lan inspekzioak aurrera egingo du.

    8:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizum bidezko diru bidalketak izan dituzte hizpide Alain Perez eta Ibon Fernandezek, "Gu" saioan.

Zehazki, diru transferentzia horietan jartzen dugun deskribapena da saioan jorratu duten gaia. Honako kasua izan dute abiapuntu: Malagako okin batek nagusia salatu du, 'Apirileko nomina, marikoi' deskribapena zeraman Bizuma egiteagatik.

Coín herriko La Semilla de Oro okindegian gertatu da eta CGT sindikatuak salatu du kasua, enpresa buruaren homofobia gaitzetsita. Enpresariak, bere aldetik, akats bat izan dela azaldu du. Hala ere, Yolanda Díaz espainiar Gobernuko ministroak iragarri du lan inspekzio bat zabaldu dutela.

Gaiari tiraka, Bizum zerbitzua erabiltzeko orduan kontuan izateko moduko hainbat gomendio eman dizkigu Alain Perezek.