Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Bizitzaren iragankortasuna eta bakardadearen argi-ilunak, Merina Grisen “Origami”n

Donostiar hirukoaren disko berriko hirugarren aurrerapena da "Origami". Paskal eta Julenek aurkeztu digute "Gu"n.

  • Merina Gris

    Merina Gris. Argazkia: Gaztea

    13:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Merina Griseko Paskal eta Julenek "Origami" izeneko singlea aurkeztu digute, "Gu", saioan.

Hiruko donostiarra diskoa berria prestatzen ari da. "Nadie Cuando Lloro" eta "lilili" aurrerapenen atzean dator gaur aurkeztu digutena; bizitzaren iragankortasunaz, galtzen diren harremanez eta bakardadeaz hausnartzen duen abestia.

Musika Bulegoaren ekimen bati esker Rotterdamen egindako egonaldi artistiko batean sortu dute kanta, intuizioari kasu eginez, eta irizpide razionalak alde batera uzten saiatuz.

Abestia zuzenean entzuteko itxaron beharko dugun arren, uda oparoa dute aurretik Merina Griseko kideek. Izan ere, Primavera Sound, Mad Cool eta Donostiako Jazzaldian ikusiko ditugu.