Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Neomak: “Koplak abesten ditugu, elementu garaikideekin uztartuta”

B. F. | Gaztea

Eneritz Aulestia "GU"n izan da, "Ilargi berriak" abestia aurkezten. Maiatzetik aurrera Neomak zuzenean ikusteko aukera izango dela aurreratu du.

  • Neomak

    Neomak. Argazkia: @neomak_

    9:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

22 eta 27 urte bitarteko zazpi emakumek osatzen dute Neomak taldea; Amets Ormaetxea Ezpeleta, Eneritz Aulestia Mutiozabal, Leire Etxezarreta Learreta, Alaitz Escudero Unanue, Irati Gutierrez Artetxe, Garazi Otaegi Lasarte eta Maria Lasa Hilariok, hain zuzen ere.

"GU"n izan da Eneritz Aulestia, Neomakek plazaratu berri duen Ilargi berriak abestia eta honen bideoklipa aurkezten. Datozen hilabeteetan disko bat grabatzen arituko direla aurreratu du, eta apirila edo maiatzetik aurrera Neomak zuzenean ikusteko aukera egongo dela iragarri.

Taldearen sorreraz galdetuta, zazpi emakumeak umetatik ezagutzen direla azaldu du Aulestiak. Izan ere, Euskal Herriko trikitixa txapelketetan egin izan dute topo hainbat urtez. Gero, Kepa Junkerak elkartu eta sorgin bihurtu zituen, Kepa Junkera eta Sorginak ikuskizunerako.

Folklorea eta euskal musika tradizionala abiapuntu hartuta, elementu musikal zein artistiko garaikideekin sortu dute "Ilargi berriak". Maurizia Aldeiturriagaren mitotik hasi eta Ines Osinagaren ekarpenera arte, Neomakeko kideek izan dituzte kontuan hartzeko moduko hainbat emakume erreferente.

Besteak beste, Tanxugueiras musikariei buruz aritu dira Eneritz Aulestia, Ibon Fernandez, Maite Garmendia eta Alain Perez. Galiziar musika tradizionalak Benidorm Festen izan duen arrakastaz jabetuta, begi bistakoa da folkloreak bide berri bat ireki duela egungo panoraman.