Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

TU-K: “Orduko kanten bertsio gaurkotuak grabatu ditugu”

Taldea sortu eta 40 urtera, TU-K taldea bueltan da. Orduko abestiak eta kaleratu gabeko beste batzuk berriz grabatu dituzte, bertsio gaurkotuan.

  • TU-K

    TU-K

    14:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

TU-K taldeko Txomin Uribe eta Josu Aranbarri "Dida!"n izan dira, taldearen itzulera hizpide,

Ondarroar taldeak kasualitatez eman zituen bere lehen urratsak, 80ko hamarkadaren hasieran, Itoiz eta Hertzainaken musikaren eraginpean.

"Geure buruari jarri genien mugekin nekatu ginen", azaldu dute taldekideek, bandaren bukaeraren arrazoiez galdetuta.

Ia 40 urte geroago, zintak berreskuratu eta birmasterizatzeko elkartu ziren musikariak. Horrekin nahikoa ez eta kanta horiek (eta argitaratu gabeko beste batzuk) berriz grabatzeko abenturan murgildu ziren.

Zuzenekoen zerrenda laster kaleratuko duten arren, aurreratu dizkigute batzuk: Bilbo, Pasaia, Mutriku eta Markinan ikusiko ditugu TU-K taldeko kideak.