Gatibu: “Oraindik indarra daukagu, eta horregatik da taldea uzteko momentu ona”

Alex Sardui, Gaizka Salazar eta Haimar Arejita "Dida!"n izan dira, taldearen despedidaren berri ematen.
Gatibu
Gatibu. Argazkia: Gaztea

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Taldea uzteko erabakian hirurak bat datozela diote Gatibuko kideek. "Naturalki heldu den erabakia izan da, eta dramarik hartu dugu", azaldu du Gaizkak.

25 urte hauetan bizitzeko modu bat elkarbanatu dute bizkaitar taldeko kideek. Eta iritsi zaie konpartitu duten proiektuari merezi duen itxiera emateko unea. Zuzenekoetan indartsu jarraitzen duten arren, ahuldu aurretik agurtu nahi dituzte zaleak. Metafora honekin azaldu du Haimar Arejitak: "Platanoa belztu aurretik jan behar da".

Gatibuk agur esango digu, baina kideek ez dute musika sekula agurtuko. Izan ere, musikarekin hasi, hezi eta bizi izan dira hiru musikariak.

BEC!eko hitzordu handiaren aurretik, izango da Gatibu zuzenean ikusteko aukerarik. Lehena, Durangoko Azokan, abenduaren 5etik 8ra. Denbora tarte horretan Gatiburen musika berririk entzungo ote dugun galdetuta, ez digute ezezkorik eman.

Azken kontzerturako sarrerak irailaren 23an jarriko dituzte salgai, 8:00etatik aurrera, taldearen webgunean.