Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Chill Mafia: “Oso polita izan da, baina iritsi da aro hau ixteko unea”

Taldeko Flako eta Sara Goxuak Chill Mafiaren amaieraren berri eman digute, "Dida!"n.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia. Argazkia: Arriguri

    60:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Chill Mafiako kideek banatu egingo direla iragarri digute, zuzenean eta primizian, "Dida!" saioan. Flako eta Sara Goxua taldekideek eman dizkigute despedidaren inguruko xehetasun guztiak.

Banaketaren arrazoiez galdetuta, honakoa erantzun du Flakok: "Denbora asko daramatzagu denak batu eta elkarrekin lanik egin gabe, baina proiektuarekin lotzen gintuen kate moduko bat sentitzen genuen, eta gaizki sentitzen ginen lanik ez egiteagatik".

Bista atzera botata, bidea ederra izan dela diote Chill Mafiako kideek. Egiten ari ziren horretaz oso koziente ez ziren arren, azken urteak elkarrekin partekatzea "oso polita" izan dela azaldu digu Sara Goxuak.

Erabakia hartzeko orduan liskarrik izan ote duten jakin nahi izan digu. Eta geneukan susmoa baieztatu digu Flakok: taldea uzteko erabakia beste arrazoi batzuek bultzatu badute ere, izan dituzte hainbat eztabaida.

Agur eta Ohore X Allá Va La Despedida izeneko mixtapea kaleratu dute gaur, Chill Mafiari amaiera borobila emateko. Bilduman, Gontzal Mendibilen "Merezi ote" abestiaren bertsio bat, Brigada Criminalen "Ídolo caído"ren beste bat, Nerve Agent taldearen kolaborazioa eta aurretik plazaratutako "Puta Ripagaña" eta Mus Corrido" singleak aurkituko ditugu, besteak beste.

Izango da Chill Mafia zuzenean ikusteko azken aukera. Abenduan hasita, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Errenterian, Logroñon, Madrilen eta Bartzelonan joko dute, 'Agur eta Ohore' izeneko agur biraren baitan.

Bestela, kolektiboko kideek musika egiten jarraituko dutela baieztatu digute elkarrizketatuek.