Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Fermin Muguruza, Reale Arenako kontzertuaz: “Ez noa ‘sold out’aren bila, jendea lasai etortzea nahi dut”

Europan, Asian eta Amerikan barrera joko du Fermin Muguruzak 2025ean, geldialdi berezi batekin: ekainak 14, Reale Arenan.

  • Fermin Muguruza, "Dida!"n

    Fermin Muguruza, "Dida!"n. Argazkia: Gaztea

    20:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mundu bira iragarri ostean, "Dida!"n izan dugu Fermin Muguruza. Proiektu handi honetan murgiltzeko arrazoiak azaldu dizkigu irundar artistak.

Ingurukoek bultzatuta egin du apustua handia Muguruzak. Alde batetik, zaleek Miribillarako kontzertu bikoitzerako sarrerarik gabe gelditzeak sortutako atsekabearen ondorioz. Bestetik, lagunek eta senideek aspalditik egindako eskaera bati erantzunez: "Egin ezazu, Fermin!".

Hala, 'sold out'aren mamua uxatu nahi du Muguruzak Reale Arenan emango duen kontzertuan. 40.000 eserleku, Kortaturen 40. urteurrenaz gozatzeko nahia duen orok bertaratzeko aukera izan dezan.