Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

La Txamaren lehendabiziko kontzertua Igeldoko jaietan izango da, ekainaren 28an

‘Guadalupe’ izeneko singlea estreinatu dute “Dida!”n.

  • La Txama

    La Txama. Argazkia: Gaztea

    12:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

La Txama taldeko Aitor eta Peye "Dida!"ra etorri dira, "Guadalupe" izeneko kanta aurkeztera.

Gainera, albiste pozgarria eman digute, esklusiban. Badute La Txamaren lehen kontzertuko data: ekainaren 28a, Igeldoko jaietan.

Orain arte publikatutako bi kantak, dagoeneko eginda dituzten beste batzuk eta hainbat bertsio joko dituztela aurreratu digute.

"Guadalupe" singlean sakonduta, Pello Armendarizek (Marte Lasarte, Skakeitan) idatzitako letra dela kontatu digute bi taldekideek. Lezo Urreiztieta Rekalde mugalari eta kontrabandistari egindako omenaldia da kanta.