Dida!
DIDA!
Mikel Urdangarin: "Ez dut askorik behar egunerokoa zukutzeko, musikarekin elkarbizitzeko pribilegioa daukat"
"Ostera bizi bizian" jaialdian eskainiko du kontzertua ostiralean, Bilboko Kafe Antzokian, Olatz Salvador eta Xamanak taldearekin batera.
-
Mikel Urdangarin, "Bidegurutzean" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
14:15 min
"Ostera bizi bizian", horrela izendatu dute Mikel Urdangarin, Olatz Salvador eta Xamanak taldea batuko dituen jaialdia.
Euskaltzaleen topaguneak antolatuta, ostiralean (ekainak 17), 22:00etan hasiko da kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak salgai daude, Kafe Antzokiaren webgunean, 12 euroren truke.
Ostiralean hitzordua daukagu Kafe Antzokian! Eta zelako hitzordu berezia, gainera!
— Mikel Urdangarin (@txatxamatxali) June 15, 2022
Olatz Salvador eta Xamanak bidelagun izango ditugu Ostera Bizi-bizian.
¿ 06/17 | ¿ 22:00 |¿ @kafeantzokia n
¿¿ https://t.co/bzTETWsE4c@topagunea @OlatzSalvador pic.twitter.com/6m6CnDxkXV
Jaialdiaz aritu zaigu Mikel Urdangarin bera, gaurko "Dida!"n.