X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Arima Sutan: “Ostiraletan batzen hasi ginen eta konturatu orduko bagenituen diskoa osatzeko beste abesti”

Arima Sutan bueltan da, 15 urte eta gero, ‘Oro Ez Da Urre’ izeneko diskoarekin.

  • Oro Ez Da Urre

    Oro Ez Da Urre

    18:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arima Sutaneko kideak "B Aldea"n egon dira, taldearen itzulera hizpide.

2004an sortu zuten taldea, Barañainen. Oholtzak utzi eta 15 urtera, berriz elkartu eta Oro Ez Da Urre izeneko diskoa atera dute.

Itzulera "inongo espektatibarik gabe" egin dutela diote musikariek: "Askoz gehiago disfrutatzen da horrela, ikuspuntu berekoi batetik egin dugu diskoa. Oporrak hartu genituen grabatzeko, gure erritmoan konposatzeko eta ondo pasatzeko".

Letretan, izpiritu kritikoa nagusi. Baita Itoizen "Ezekielen prophezia" abestiaren letrari erantzuten dion kanta bat, "Ezekiel" izenekoa.

Zuzenekoak egiteko prestatzen ari da taldea, eta 2025ean oholtza gainean ikusteko aukera izango dugula aurreratu digute.