X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

‘La Ruta del Bakalao’: melomano valentziarrak eta drogetatik harago doan musika kultura

Denboraldia bukatzeko, bakala eta makina musika estiloen inguruan aritu zaigu ALAI, “B Aldea”n.

  • Hainbat gazte, Valentziako diskoteka batean

    Hainbat gazte, Valentziako diskoteka batean. Argazkia: rutadestroy.com

    22:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakalao kultura izan du hizpide ALAIek, "B Aldea"n. "Ruta del Bacalao" delakoan hasi eta gaur egunerainoko bidea egin dugu kolaboratzailearekin.

80ko hamarkada hasieran jaio zen EBM musika (Electonic Body Music, bakalao generoaren ama), artistaz beteriko Valentziako diskoteka eta klubetan. Giro inklusiboa eta askatasuna zen nagusi garai hauetan, esperimentazioaren bueltan sortutako soinu esperientzia bitxietan.

80ko hamarkada bukaeran, bakalaoaren zirkuitua hasi egin zen. Mugimendua gauarekin eta droga kontsumoarekin lotzen hasi zen orduan, gaur egun duen ospea eskuratzeraino. Hala, bakala eta makina estiloen zaleek espainiar Estatuko diskoteken zirkuitua sortu zuten "Ruta del Bakalao" bezala ezagutzen duguna sortuz. Spook Factor, ACTV, Chocolate, Puzzle eta Barraca ziren orduko diskotekarik arrakastatsuenak.

Musikari dagokionez, erritmoak azkartzera eta komertzializatzera egin zuen. Garai horretakoak dira "Flying Free" eta Chimo Bayoren "Así Me Gusta a Mi" kantak.