X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Alcalá Norte fenomenoa: pisutxo baten pozik bizitzearekin amesten duen banda madrildarra

Taldeak aurten plazaratu du bere lehen EPa. Rosalíak euren zaleei gomendatu die disko horretan entzun dezakegun “La Vida Cañón” kanta.

  • Alcalá Norte

    Alcalá Norte

    19:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denboraldiko azken proposamena ekarri digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra. Azkenaldian nonahi entzuten dugun banda aipatu du: Alcalá Norte.

Madrileko Ciudad Lineal auzotik dator seikotea. 2019an hasi ziren musika sortzen, eta aurten kaleratu dute euren estreinako diskoa. Bertan aurki ditzakegu "La Vida Cañón", taldearen bat-bateko arrakasta leherrarazi duen kanta.

Izan ere, Rosalíak aipatutako abestia gomendatu zien bere jarraitzaileei, zaleekin duen WhatsAppeko difusio talde batean. Gainera, kataluniar izarrak taldekide bat zoriondu zuen X plataforman, honek aurretik hala eskatuta. Ordutik, bandaren oihartzunaren abiadura geldiezina izan da.

Ereindako haziek eman dute fruitua, eta dagoeneko 40 datako bira iragarri dute. Biraren baitan, guretik ere igaroko dira Alcalá Norteko kideak: Bilbao BBK Liven joko dute, uztailaren 13an.