X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Benizze, ‘Basati’ diskoaz: “Orain arte, iluntasunaren aitzakian ezkutatu naiz”

Arabar musikariak bere bigarren diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.

  • Benizze

    Benizze. Argazkia: arriguri

    18:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Benizzek Basati izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu "B Aldea"n.

Aurrekoa baino lan askeagoa dela kontatu digu gasteiztar musikariak, baita dibertigarriagoa ere. Diskoa dantzagarria da, baita punkyagoa, jarrerari dagokionez, bederen.

"Esan beharreko guztia" esan du Benizzek Basatin. "Orain arte, iluntasunaren aitzakiarekin ezkutatu egin naiz, kanpora ez ateratzeko jarrera horretan, baina maskara kendu eta benetako izaera atera nahi nuen", azaldu digu.

Erritmo latinoak eta soinu "raveroagoak" uztartu ditu diskoa osatzeko. Bietan ere, estiloen alderik ilun eta garratzenak bilatu ditu.

Paradisu Zinema bekari (Elkar, EHZ eta Antxeta Irratiaren dirulaguntza) esker grabatu du diskoa.