X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Hiru minututik gorako abesti bat disfrutatzeko gai al zara?

Abestien iraupen gero eta laburragoaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria “B Aldea”n. Joera hau eragin duten faktoreak azaldu dizkigu, Pinkpantheress artistaren adierazpen polemikoetatik abiatuta.

  • Pinkpantheress eta KAYTRANADA

    Pinkpantheress eta KAYTRANADA

    24:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pinkpantheress artistaren azken adierazpenen aitzakian, iraupen laburreko abestien joera izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n.

"Ez da beharrezkoa abestiek bi minutu eta erdi baino gehiago irautea; ez dugu behar lerroak errepikatzerik, ez dugu zubirik behar, ez da beharrezkoa, ezta amaiera luzerik ere ez". Horiek izan dira britainiar artistaren adierazpen polemikoak.

Ildo beretik doaz Pinpantheressen belaunaldiko artista gazte gehienak. Ainhoa Vitoriak azaldu digunez, baina, joera aldaketa honek kontsumo ohiturekin eta industriaren erritmoekin du zerikusia.

Izan ere, duela gutxira arte, abestiek hiru minututik gora iraun behar zuten artistek royaltyak (kanta erabiltzeagatik ordaintzen den zerga) kobratu ahal izateko. Gerora, baina, sare sozialak iritsi ziren, industriaren erritmoa aldatuz: 30 segunduko aurrerapen bat nahikoa da erabiltzaileak streaming plataformetara bideratzeko.

Kontsumo ohiturei dagokienez, arreta mantentzeko gero eta arazo gehiago ditugula azaldu digu Ainhoa Vitoriak. Kanta luze bat adi entzuteko gaitasuna galduta, arin kontsumitzeko edukiak nahiago ditugu.