B Aldea
Musika
Hovvdy: gidatzeko musika egiten duten nazioarteko adituen kutunak
Ainhoa Vitoriak estatubatuar bikotearen lana ekarri digu "B Aldea"ra.
-
Hovvdy. Argazkia: @you_alien
18:54 min
Hovvdy bikoaren musika ekarri digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra. Dream pop, bedroom pop eta folkaren uretan mugitzen dira estatubatuarrak.
"Roadtrip baterako musika" bezala definitu du kolaboratzaileak Hovvdyren proposamena.
Estudioko beste lau disko dituzten arren, duela gutxi publikatu dute Hovvdy izeneko bosgarrena. Taldekideek azaldu dutenez, diskoaren sorkuntza hasiera berri gisa bizi izan dutelako jarri diote izen homonimoa.
Taldearen abesti argitsuetan familia, denbora eta gizakion arteko harremanak dira gai nagusiak.