B Aldea
Musika
Jai/Egun: flamenkoa, bossa nova eta euskarazko letrak, kobazulo bat den disko liluragarrian
Aitor Martinez zarauztarraren proiektua da Jai/Egun. Xalba Ramirezek kontatu digu “B Aldea”n.
-
Aitor Martinez, Jai/Egun
19:58 min
Aitor Martinez Merinoren zarauztarraren Jai/Egun proiektua ekarri digu Xalba Ramirezek, "B Aldea"ra.
Kolaboratzaileak azaldu digunez, gitarra klasikoa eta elektronika uztartzen ditu Argiak Istilu izeneko diskoan.
Flamenko zantzuak eta euskal folklorea antzeman daitezke Jai/Egunen musikan, beste hainbat elementu bitxiren artean. Eskarmentudun musikariak kobazulo batean sartzeko gonbitea egiten digula azaldu digu kolaboratzaileak, "iaz argitaratutako diskorik bitxienetarikoa"n.