B Aldea
Musika
My Bloody Valentine, Slowdive eta Real Estate: 30 urtetik gora, zapatilei abesten
Shoegaze generoaren jatorria eta estilo horretan nagusitu diren taldeak ekarri dizkigu Joseina Etxeberriak.
-
Slowdive, 90eko hamarkadan
25:54 min
Egungo joeretatik abiatuta, shoegaze generoa izan du hizpide Joseina Etxeberriak "B Aldea"n.
Dreampop bezala ere ezagutzen dugu eta poparen adar independentetik dator. Erresuma Batuan sortu zen mugimendua, 80ko hamarkada bukaera eta 90eko hasieran sortutakoa.
Gitarrak, abesti melodikoak, koro bereizgarriak, dirdira eta ulertzeko zailak diren letrak dira shoegaze delakoaren ezaugarrietako batzuk.
Artisten gorputz jarreraretik hartu du izena estiloak (shoe: zapata eta gaze: arretaz begiratzea); izan ere, lurrera begira eta publikoarekin begi kontakturik egin gabe aritzen ziren musikari gehienak.
Cigarettes After Sex, Real Estate eta Slowdiveren kantak ekarri ditu tartea girotzeko.