X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Galder Izagirre: “Beti sentitu izan naiz babestuta bateria atzean baina orain ezin dut burua lur azpian sartu”

“B Aldea”n izan da Galder Izagirre, 'esc' izeneko estreinako bakarkako diskoa aurkezten.

  • 'esc'en azala

    'esc'en azala

    23:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Galder Izagirrek esc izeneko albuma aurkeztu digu "B Aldea"n.

Berri Txarraken bukaeraren atzetik, atseden hartzeko asti gutxi izan du musikariak. Izan ere, entsegu lokal bat berreskuratu, Bazka taldearekin Basoaren ilunean Dantza diskoa kaleratu eta Galder izeneko bakarkako proiektuan lanean aritu da buru-belarri.

Berak grabatu ditu diskoan entzuten diren instrumentu guztiak, taula gainera igotzen denerako formula alternatibo bila dabilen arren. "Beti sentitu naiz babestuta bateria atzean" esan du artistak. Hala ere, Galder gisa oholtza gainera igotzeko konpainiaz baliatuko dela aurreratu digu.

Diskoko "Ilunabarrean" abestia Kuraiaren "Eugunsentian" ereserkiari egindako omenaldia dela kontatu digu Izagirrek. Beretzat, mimoz landutako "zirkulua ixteko" pieza da aipatutako kanta.

Bere estreinako LParen azalaz galdetuta, istorio bitxia kontatu digu. Zakarrontzi batean aurkitu zuen margolana eta diskoaren sorkuntza prozesu guztian presente izan du, bere lantokian jarrita.