B Aldea
Musika
Sofia Kourtesis: elektronika berlindarra eta doinu tropikalak, zaintzari eta komunitateari abestuz
Ainhoa Vitoriak aurkeztu digu artista perutarra, “B Aldea”n.
-
Sofia Kourtesis. Argazkia: Dan Medhurst
18:47 min
Sofia Kourtesis artistaren lana ekarri digu Ainhoa Vitoria kolaboratzaileak "B Aldea"ra.
Perun jaio zen Kourtesis, baina 17 urterekin Berlinera joan zen, aktore izateko ametsari segika. Bidean, musika elektronikoarekin egin zuen topo eta ordutik 3 EP eta aurten aurkeztu berri duen Madres izeneko LPa plazaratu ditu.
Azken honetan, doinu tropikalak eta housearen erritmoak uztartzen ditu Kourtesisek. Tartean, arbasoei erreferentziak, indigenen ahotsak eta quechua hizkuntza entzun daitezke bere abestietan.
Gaietan, zaintza, komunitatea eta familia dira diskoko leitmotiv nagusiak.