B Aldea
Elkarrizketa
EZEZEZ: “Argitsuago gaude plano pertsonalean, gizarteak ez digu asko inporta”
EZEZEZ taldeko Unai Madariaga “B Aldea”n izan da, bandaren estreinako diskoa aurkezten.
-
Unai Madariaga, EZEZEZ. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia
20:13 min
Unai Madariaga artista bilbotarra "B Aldea"n izan da, EZEZEZ taldearen lehen diskoa aurkezten. When I Think Something is Funny I Smile izeneko albuma aurretik Unaik zuen proiektu pertsonalaren (UNAIUNAIUNAI) segida dela azaldu digu artistak.
Fase berri honetan, baina, argitsuago, umoretsuago eta ironikoago datoz bizkaitarrak.
EParen sorkuntzari dagokionez, taldekideentzat "desastre hutsa" izan dela aitortu du elkarrizketatuak. Izan ere, atzerapenak izan dituzte bai diskoarekin baita bideoklipekin ere.