X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Aiora Renteria: '20 urtetan 8 lan grabatzea harro egoteko modukoa da'

Zea Mays taldeko Aiora Renteria elkarrizketatu du bart Julen Idigorasek 'B aldea' saioan, non Harro diskoaren "Enbata" aurrerapen-kantua aurkeztu duen abeslari bilbotrrak.

  • 10:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogei urte beteko ditu aurki Zea Mays taldeak, eta dagoeneko zortzi disko dituzte besapean; azkenak, 'Harrok', azaroaren 3an ikusiko du argia. 'Da' proiektuaren bideari jarraituta, Urdulizen grabatu dituzte abestiak, eta Londresen egin dituzte nahasketa lanak. Horrenbestez, estudioko zazpigarren lanaren ibilbide berdina egin du azken disko honek ere, nahiz eta taldea erosoago sentitu den. "Bide eta sistema berdinak erabili ditugun arren, abestiei buelta bat eman diegu", adierazi du Aiora Renteriak Gaztea Irratian egindako elkarrizketan.

Guztira, hamabost kantu jaso dituzte; berriak, guztiak. Horretarako, urtarrila eta ekaina bitartean lanean "jo eta ke" ibili dira Zea Mays taldekoak, "askotan korrika", Aiorak berak aitortu duenez.

Eguneroko lana musikarekin nola uztartzen duten galdetuta, gelditu gabe ibili direla azpimarratu du: "Kontzertuak alde batera utzi behar izan genituen, denbora batez, lokalean ordu gehiago sartu ahal izateko.

Hala eta guztiz ere, hamabost kantu biribiltzeko adina denbora izan dute, eta behin diskoa esku artean dutela, kontzertuetan jarri dute orain arreta. Hala, Batzelonan emango dute "Harro" birako lehendabiziko zuzenekoa, azaroan, eta egun batzuk geroago Madrilen aurkeztuko dute diskoa.

Euskal Herriko lehen hitzordua Iruñean dute, azaroaren 26an. Gerora, besteak beste, Gasteizko Jimmy Jazz (abenduak 1), Baionako Gaztetxea eta Durangoko Plateruena (abenduak 3) bisitatuko dituzte.

"Enbata" aurrerapen-kantua

Esan bezala, 'B aldea' saioan estreinatu du bart Zea Maysek "Enbata" abestia. Aioraren hitzetan, kostaldean ordu dezente igaro dituzte abestiak sortzen, eta behin edo beste enbataren lekuko ere izan dira, itsasoari begira eman duten denbora guzti horretan. "Enbata" kantua, ostera, haratago doa, eta datorrenari aurre egiteko prest egon behar garela adierazi nahi du, alegia, datorrena joan ere egiten dela; galernaren antzera, bat-batean agertzen denari ez diogula beldurrik izan behar.

rik izan behar.