Gaztea
Gizartea
SOM Valencia: Bilbo, Donostia eta Iruñean dirua biltzeko egingo diren kontzertuen datak
B. F. | EITB Media
Anari, IZARO, Sara Zozaya, ZETAK, Txopet, El Drogas, Chill Mafia, HOFE, Zea Mays, Belako, Maren eta beste hainbat artistek kontzertu solidarioak egingo dituzte, azaroaren 11tik 14ra bitarte. Sarrerekin lortutako dirua Valentziako goialdeko borraskaren kalteak ordaintzeko erabiliko da.
-
Hofe X 4:40
Goialdeko borraskak Valentzian eragindako sarraskiaren ostean, musikaren industriako hainbat eragilek SOM Valencia ekimen berezia antolatu dute, dirua biltzeko.
Ekimenaren baitan, kontzertu bereziak antolatu dituzte Espainiako Estatuko hiriburuetako antzoki eta aretoetan, azaroaren 11tik aurrera. Zuzenekoetako sarreren diru guztia Horta Sud fundazioari emango zaio, borraskak eragindako kalteak ordaintzeko.
Kontzertuak Euskal Herrian
Gurean, Bilbo (Bilborock, Crystal eta Stage Liven), Donostia (Dabadaban), Iruñea (Zentralen) eta Atarrabian (Totemen) izango dira zuzenekoak. Bertan ikusiko ditugu Anari, IZARO, Hofe, Chill Mafia, ZETAK, Zea Mays eta beste hainbat artista.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 15 eta 20 euro bitarteko prezioan, hemen.
Kontzertuen egutegia
Azaroak 12 (asteartea)
Donostiako Dabadaba aretoan izango dira Anari, Ezpalak, IZARO, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Tatta & Denso & Mutiko eta ZETAK (19:00etatik aurrera).
Bilbon, Ezezez, Penadas por la ley, Txopet eta Zea Mays ikusteko aukera egongo da, 19:00etatik aurrera, Bilborocken. Gainera, Crystalen, Arketypo eta Belakok joko dute, 20:00etan.
Azaroak 14 (osteguna)
Bilboko Crystal aretoan Sotomontek joko du, 20:00etan. Stage Liven, berriz, Chuleria Joder, Doctor Deseo, Maren, Ratzinger eta Vulcanizadas ikusteko aukera izango da, 20:00etatik aurrera.
Iruñeko Zentralen, 19:00etatik aurrera, Castazabal, El Drogas, Koma, Monte del Oso eta Sexpearesek egingo dute zuzenekoa.
Azaroak 17 (igandea)
Atarrabiako Totem aretoan elkartuko dira Borla, Chill Mafia, Hofe eta La Furia, 19:00etatik aurrera.