Gaztea
Musika
Sareetan ikusia: Ura Bere Bideanek utzitakoa eta “Escriurem” zuzenean entzuteko aukera
B. F. | EITB Media
BEC!ek SÜNE, Olatz Salvador, IZARO, Zea Mays, ZETAK, Olaia Inziarte, IDOIA eta beste hainbat artista hartu ditu asteburuan, BOSeko musikariez lagunduta, Ura Bere Bidean ekimenaren baitan.
-
Maren, Ura Bere Bideanen. Argazkia: Gaizka Peñafiel
Asteburuan, Ura Bere Bidean ekimen solidarioak BEC! hartu du. SÜNE, Olaia Inziarte, Janus Lester, IDOIA, Bulego, ZETAK, Izaro, Maren, Nøgen, Zea Mays eta beste hainbat artistek kontzertu paregabea eskaini dute, Fernando Velazquezek zuzenduta eta BOSeko musikariez inguratuta.
Lepo betetako aretoan, bertaratu zirenek kolaborazio bereziez gozatzeko aukera izan zuten. IDOIA eta Jorge Drexlerrek "Oi ama Euskal Herri" abestu zuten eta Maren eta Iñigo Etxezarretak, ostera, ETSren "Zurekin batera". Aiora Renteriak eta Francisek Doctor Deseoren "Abrazame" kantatu zuten, gaueko une hunkigarrienetako batean.
Elkarrekin ikusi genituen IZARO eta Mikel Urdangarin, "Errefuxiatuarena" abesten; baita Olaia Inziarte eta Olatz Salvador, "Behe klasekoa"rekin.
Asteburu "ahaztezina" izan da parte hartu duten artista askorentzat, eta kontzertu osteak ere izan zituen une gogoangarriak. Izan ere, Nøgeneko Markel, IZARO, IDOIA eta Jorge Drexler dantzan ikusi ditugu sareetan, Huntzako Josune eta Uxuek "Behin batian Loiolan" jotzen zuten bitartean.
Escriurem zuzenean entzuteko aukera, maiatzaren 31n
IZAROren urte berriko erronketako bat izango da maiatzaren 31n BEC!en emango duen kontzertua. Bertan agurtuko du cerodenero bira, lagunez inguratuta.
Kolaborazioetako baten berri izan dugu asteon, esklusiban, Gaztean. Izan ere, "Yoko Ona"k Iruñean egindako zuzeneko saioan aurreratu zigun IZAROk: "Ecriurem" abestuko du BEC!En, Martin Urrutia eta Miki Nuñezekin.
Atzera egin beharra dago Miki Nuñez eta IZAROren abestiaren bat-bateko arrakasta ulertzeko. Bada, 2024ko urtarrilean, Chiara eta Martin OT saioko kideek abestu zuten "Escriurem", eta saioaren fanek biral bihurtu zuten abestia.